Arin y Embil-en historia
1887. urtean sorturiko enpresa familiarra gara, bere laugarren belaunaldian. 120 urte baino gehiagoko historia da gure produktuetako esfortzuaren eta zerbitzu saiatuaren seinale.

Arin y Embilek bere aktibitatea merkantzia garraiorako itsasontziak eraikitzen hasi zuen. Bere hastapenetako adibide bat, Donostiako ontzi museoan aurki dezakegu, bertako instalakuntzetan eraikitako "Joven Julian" Goleta Bergantinaren argazki batean.

1900 urte inguruan, enpresaren aktibitatea aldatu eta mota guztietako neurrira egindako altzariak egiten hasi zen, balio handikoak bai erabilitako egurrengatik, baita bere tailaketa lanengatik ere.

60-70. hamarkadetan, instalakuntzak handitu ziren eraikin zaharrean sortu zen sute bat zela medio, eta altzari eskeintza zabaldu zen bere parte bat seriatuz. Garai hartako produkturik arrakastatsuena ohe eraisgarriak dituen altzaria zen. Familiak ugaritsuak zirenez, zenbait seme-alabek logela berean egin behar zuten lo. Altzari honek garai hartako beharrak ezinhobeki betetzen zituen.
80-90. hamarkadetan, egongelatan oso modakoa zen boisserie-ak jartzea, hormak enpanelatu eta forratzea oso ohikoa zen etxeetan.
Gaur egun, altzari arinagoetara jo dugu. Beti gure fabrikazioen kalitatea mantenduz, dekorazio estiloa daaldatu dena.
Altzari klasikoan, lakatuek paper garrantzitsua dute, egur mazizoarekin nahastuta.
Altzari modernoan, kristal, metal eta egur xaflak altzari egitearen kontzeptua aldatu dute.
Gainera, momentu hauetan gu bezala bere markaren seriotasunean oinarritzen diren nazioarteko enpresa garrantzitsuetan ere bermatzen gara.

Gure 3000 m2 baino gehiagoko erakusketan, estilo guztietan atonduriko espazioak eskeintzen dizkizuegu, klasikotik hasi eta modernora arte.
Laister gure bilakaera azaltzen duen bilduma bat izango da ikusgai gure Orioko erakusketan zabalduko dugun museoan.

